jueves, 23 de octubre de 2014

Portafolioa

Portafolioan egin beharrekoa egin dudan blog hau zen.

Audioa eta bideoa


Audioa eta bideoa 4.asteko lana daukagu. Honetan ere, besteak bezala, saio praktikoa eta etxeko lanak aurkitzen ditugu.

Praktikan, Audacity programa erabiltzen ikasi genuen. Audioak honekin nola ireki, editatu, beste batzuekin lotu, zatiak tokiz aldatu....eta beste zenbait gauza. Baita ere mp3 moduan gordetzen ikasi genuen.

Ondoren, AudioPal ikusi genuen eta hau ere lantzen hasi ginen. Honetan gorde edo genituen mp3 moduko edozein audio ireki zezakeen. Baita ere gure ahotzarekin grabatu genezakeen audio bat edo pertsona batek guk idatzitakoa esan zezakeen. Hau egin eta gero, audioak bloggean nola gorde genezakegun ikasi genuen.
http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/audiopal-proba-mp3.html 


 
 http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/blog-post_26.html






 Bestetik, Youtuben bideaok egiten eta editatzen ikasi genuen gero hauek internetera igoz eta gure blogean zintzilikatuz. http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/youtube-bideoa.html





Etxeko lanei dagokionez, audio bat egin behar genuen 2 minutuzkoa, Audacityn editatuz eta gero AudioPolera igoz, horreola gure bloggean ipiniz. Audioa "XXI.mendeko eskola/gizartea"ri buruz izan behar zen.  http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/10/xixmendearen-eskolagizartea.html

Azkenik, bideo bat egin behar genuen, "Teknologia berriak" gaiari buruz. Honetan gure ahotsa entzun behar zen, baina guk erabakitzen genuen aurpegia irakutsi nahi bagenuen ala ez. Ni, ez nuen irakutsi, orrialde batzuekin saiatu nintzen azaltzen kontatzen hari nintzena. http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/10/ikt-lantresnak.html

3.astea

Hirugarrean astea era saio praktikoan eta etxeko lanetan banatzen dugu.

Praktikan Google Sites eta Mi Aulari erabiltzen ikasi genuen. Lehenengo hau erabiltzen ikasteko lauko taldeetan elkartu egin ginen klasearen erdian, eta talde bakoitzak gune berri bat sortu behar genuen.Gure izena "7kikt1415" zen. Gunea hau taldekideen artean partekatu genuen eta baita ere jonekin.

Etxeko lanaren alatali dagokionez, berriro ere jonen blogean komentario edo galderaren bat ipini behar genuen.Bestetikan, Google Sitesen gune bat landu behar genuen. Nik Gaur egungo eskola, non dago? Nora daramagu?-galderari erantzun behar nion.https://sites.google.com/site/7ktikt1415/home

2.astea


Aste hau baita ere praktikan eta etxeko lanetan banatzen dugu.
Praktikan, Google drive erabiltzen ikasi genuen. Esan beharra dago, honi esker beste irakaskuntzako lanak egiteko ongi etorri zaidala. Honetan, karpetak sortzen, ezabatezen eta hauen barruan beste batzuk sortzen ikasi genituen, baina bereziki egiten genituen lanak beste pertsona batzuekin konpartitzen ikasi genuen. Baita ere, idatzi genituen hainbat gauza bloggean nola kopiatu genezakeen ikasi genuen,  "publicar en la Web..." botoiari emanez eta html-a kopiatuz: http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/drive-estilo-proba.html







 Bestetikan, etxeko lanak ditugu. Aste honetan eginbeharrekoak asko ziren. Lehenik, jonen blogean komentario edo galderaren bat utsi behar genuen.

 Gero, HTML-kodea nola txertatzen den azaldu behar genuen, eta hau jonekin kompartitu behar genuen "para ver" moduan. Azkenik blogean ere zintzilikatuz: http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/blog-post_72.html




 Ondoren, bi PowerPoint sortu behar genituen. Lehenengoa IKASYS zuen izena. Hau egiteko testu bat irakurri behar genuen eta Driven onen labrpen bat egin. Bukatzerakoan jonekin elkarbanatu behar genuen berriz ere "para ver" moduan, eta gero berriro bloggean ipini. http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/ikasys.html

IKASYS PowerPointarekin bukatu eta gero, Zientzia eta gizarte irekia izeneko Power-Pointa egin behar genuen. Bestea bezala baita era bloggean ipini behar zen. http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/zientzia-eta-gizarte-irekia_28.html

 Azkenik, informazio bilaketa, eraldaketa eta iturrien inguruko hausnarketa egin behar zen.Hau berriro ere jonekin partekatuz eta bloggean zizntzilikatuz: http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/informazio-bilaketa-eraldaketak-eta.html

1.astea


Atal honetan, praktika eta etzeko lanak aurkitzen ditugu.
Unibertsitatean ikasi genuen blogga nola editatu eta nola erabili. Hau da, zein diseinu jarrri nahi genuen erabakitzen ikasi genuen, eta baita ere bloggaren erabileran murgildu ginen, etiketak, tituluak, sarrera berriak etab nola egiten diren ikasiz.
Etxeko lanari buruz esan beharra dago bi zeregin genituela. Batetik, jonen blogean galdera edo komentarioren bat ustea. Hau daukagu bloga: ktikt.blogspot.com.es. Besteik, artikuklu bat irakurri behar genuen eta honi buruzko laburpena egin, eta baita ere gure portafolioa nola nahi genuen izatea jarri behar genuen.
 http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/nere-portafolio-elekronikoaren-diseinua.html



ETXEKO LANA:



PORTAFOLIO ELEKTRONIKOKO PRAKTIKAK ESPAINIAKO ESTATUKO UNIBERTSITATE BATEAN
(2.artikulua)

1.atala
Artikulu honek, 2006-2008an bildutak izan diren espainiako unibertsitateen portafolio elektronikoen praktiken mapa bat erakusten digu. Sare hau, portafolioen garapenarekin lotutako espainiar unibertsitate eta espainiar estatu ezberdineko empresa-taldeen 16 talde ikerlariz osatuta dago.
Mapa honek,  81 esperientzia unibertsitarien analisien bidez sortu da. Aurkeztu diren emaitzak, portafolio elektronikoen garapenerako alderdi espezifikoei buruzko gogoeta egitera bideratzen gaitu.

2.atala

Nire portafolioaren diseinuari dagokionez, esan behar dut gustatuko litzaidakela oso ordenatuta edukitzea . Nire asmoa ikasturtean egingo ditudan lan guztiak argitaratzea da. Portafolioa espediente akademiko bat bezala erabiltzea gustatuko litzaidake.

Hainbat ataletan banatuko nuen.

1.atalean: Aurkibide bat egingo nuke, azalduz nola dagoen antolatua portafolioa.
2.atalean: Irakasgaietan banatua egongo zen eta irakasgai bakoitzan egindako lanak kronologikoki antolatuak izatea gustatuko litzaidake.
3.atalean: Irakasgaietan ere banatuta egongo da. Honetan irakasle bakoitzak bere irakasgaian egin ditudan lanen emaitzak, zuzenketak eta oharrak jarriko dituzte.
4.atalean: Irakasle bakoitzak bere ikasgaian ateratako notak jartzea gustatuko litzaidake.

Modu horretan ikasturtean zehar egindako lanen eta ateratako emaitzen berri izatea lortuko nuke.
Horrela, errazagoa egingo zitzaidan jakitea nire notak gehiago obetzeko esfuertzo txiki bat egin behar dudala.


Aurrelanak



Atal hau kurtsoan egingo genituen gauzen gakoa izan zen. Lehenik eta behin, gmail berri bat sortu behar genuen, eta gero, blogg bat sortu. Hauei esker lan guztiak egin ahal izango genituen. Blog honetan egindako lehenengo lana estilo proba zuen izena. Hontan, interneten zerbaiti buruzko informazioa bilatu behar genuen, horri buruzko aragazki bat eta bideo bat ipiniz.
 http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/estilo-proba.html


ESTILO PROBA:

 ANIMALIAK

Animaliak izaki bizidunen talde handi bat dira, Animalia edo Metazoa erreinuetan kokatzen direnak. Orokorrean zelulanitzak dira, higitzeko gai dira bere inguruarekin elkarrekintza edukitzeko eta beste izaki batzuk kontsumituz elikatzen dira. Animalia gehienek forma bera mantentzen dute euren bizitzan zehar, nahiz eta batzuek metamorfosia jasaten duten.

 EZAUGARRIAK
Animalia hitza latineko animal hitzetik eratorria da, pluralean animalia dena eta anima hitzetik (hau da gure arima hitzaren parekidea) datorrena.
Aristotelesek izaki bizidun guztiak animalia eta landaretan bereizi zituen, eta horrela ere egin zuen Carolus Linnaeusek bere lehenengo klasifikazio sisteman. Eboluzioaren aurkikuntza eman zenetik talde hauek hainbat eratara bereizi izan dira, eta azken urteotan domeinu eta erreinuetan aldaketa handiak gertatu dira. Hartara, lehen protozooen taldea animalia gisa sailkatzen zen, mugimendua zutelako, baina gaur egun talde urrunetan kokatzen dira.

Animalia Erreinuak hainbat ezaugarri berezko ditu beste izaki bizidunengandik bereizteko. Animaliak eukariotoak eta zelulanitzak dira, eta honek bakterioetatik eta protista gehienengandik bereizten ditu. Heterotrofoak dira eta honek landare eta alga guztiengandik bereizten ditu. Gainera ez ditu horma zelular lodiak egiten, eta honek ere onddoetatik bereizten ditu.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Animalia

JATORRIA ETA ERREGISTRO FOSILA
Animaliak protozoo flagelatuetatik eboluzionatu dutela uste da. Bizirik dauden ahaiderik hurbilenak koanoflagelatuak dira, hainbat belakiekin estruktura komunak dituztenak. Egindako ikerketa molekularrek diote supertalde bat osatzen duela: opistokonteak. Bertan onddoak eta hainbat protista parasito daude.

Lehenengo animalia fosilak Aurrekanbriarraren bukaeran agertu ziren, orain dela 600 milioi urte, eta vendiar biota gisa dira ezagun. Zailak dira hauek geroagoko fosilekin erlazionatzen, ordea. Batzuek badute erlaziorik gaur egungo filum batzuekin, baina baliteke ezetz, eta baliteke ere animaliak ez izatea. Hala ere orain 1000 milioi urte Indiako fosil batzuk animaliak izan zitezkeela dirudi. Gaur egungo filum gehienak Kanbriarrean sortu ziren, orain 570 milioi urte. Hala ere ez dago oso argi izaki hauek bertan jaio edo inguruko baldintzen aldaketak fosilizazioa baldintzatu ote zuen.

Burguess Shaleko faunako fosiletan gaur egungo animalia diseinuetatik kanpo geratzen diren hainbat badaude, euren artean, adibidez, Hallucigenia artropodoa. Hainbat autorek, euren artean Stephen Jay Gould, hasierako animalia bariazioa handiago zela proposatu dute eta beraz erregistro fosilean geroz eta barietate txikiagoa dagoela.

Euskal Herriko erregistro fosilean animaliek eraikitako hainbat estruktura ikusten dira, hala nola, kareharri gotorrak, gehienbat koral eta belakiz sortuak.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Animalia




Sarrera

      

                                              Nire portafolio elektronikoa

Portafolio honetan egin ditudan lan guztiak astez aste antolatuko ditut. Bakoitzean, klasean egindako praktikak eta gero etxean egindako lanak agertuko dira, baina esan dudan bezala, asteka ordenaturik. Horrela, hobeto ikus dezakegu zer nolako aladaketak egon diren nire jakintzamailan klasea hasi zenetik gaur egun harte. Hauek izango dira atalak:
  • Aurrelanak
  • 1.astea (praktika eta etxeko lanak)
  • 2.astea (praktika eta etxeko lanak)
  • 3.astea (praktika eta etxeko lanak)
  • Audioa eta bideoa (praktika eta etxeko lanak)
  • Portafolioa
Esan dudan bezala horrela antolatuko dut nire portafolioa, kurtsoan zehar izan dudan garapena hobeto ikusteko aukera ematen duelako.