jueves, 23 de octubre de 2014

Aurrelanak



Atal hau kurtsoan egingo genituen gauzen gakoa izan zen. Lehenik eta behin, gmail berri bat sortu behar genuen, eta gero, blogg bat sortu. Hauei esker lan guztiak egin ahal izango genituen. Blog honetan egindako lehenengo lana estilo proba zuen izena. Hontan, interneten zerbaiti buruzko informazioa bilatu behar genuen, horri buruzko aragazki bat eta bideo bat ipiniz.
 http://naiaralopezdedicastillo.blogspot.com.es/2014/09/estilo-proba.html


ESTILO PROBA:

 ANIMALIAK

Animaliak izaki bizidunen talde handi bat dira, Animalia edo Metazoa erreinuetan kokatzen direnak. Orokorrean zelulanitzak dira, higitzeko gai dira bere inguruarekin elkarrekintza edukitzeko eta beste izaki batzuk kontsumituz elikatzen dira. Animalia gehienek forma bera mantentzen dute euren bizitzan zehar, nahiz eta batzuek metamorfosia jasaten duten.

 EZAUGARRIAK
Animalia hitza latineko animal hitzetik eratorria da, pluralean animalia dena eta anima hitzetik (hau da gure arima hitzaren parekidea) datorrena.
Aristotelesek izaki bizidun guztiak animalia eta landaretan bereizi zituen, eta horrela ere egin zuen Carolus Linnaeusek bere lehenengo klasifikazio sisteman. Eboluzioaren aurkikuntza eman zenetik talde hauek hainbat eratara bereizi izan dira, eta azken urteotan domeinu eta erreinuetan aldaketa handiak gertatu dira. Hartara, lehen protozooen taldea animalia gisa sailkatzen zen, mugimendua zutelako, baina gaur egun talde urrunetan kokatzen dira.

Animalia Erreinuak hainbat ezaugarri berezko ditu beste izaki bizidunengandik bereizteko. Animaliak eukariotoak eta zelulanitzak dira, eta honek bakterioetatik eta protista gehienengandik bereizten ditu. Heterotrofoak dira eta honek landare eta alga guztiengandik bereizten ditu. Gainera ez ditu horma zelular lodiak egiten, eta honek ere onddoetatik bereizten ditu.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Animalia

JATORRIA ETA ERREGISTRO FOSILA
Animaliak protozoo flagelatuetatik eboluzionatu dutela uste da. Bizirik dauden ahaiderik hurbilenak koanoflagelatuak dira, hainbat belakiekin estruktura komunak dituztenak. Egindako ikerketa molekularrek diote supertalde bat osatzen duela: opistokonteak. Bertan onddoak eta hainbat protista parasito daude.

Lehenengo animalia fosilak Aurrekanbriarraren bukaeran agertu ziren, orain dela 600 milioi urte, eta vendiar biota gisa dira ezagun. Zailak dira hauek geroagoko fosilekin erlazionatzen, ordea. Batzuek badute erlaziorik gaur egungo filum batzuekin, baina baliteke ezetz, eta baliteke ere animaliak ez izatea. Hala ere orain 1000 milioi urte Indiako fosil batzuk animaliak izan zitezkeela dirudi. Gaur egungo filum gehienak Kanbriarrean sortu ziren, orain 570 milioi urte. Hala ere ez dago oso argi izaki hauek bertan jaio edo inguruko baldintzen aldaketak fosilizazioa baldintzatu ote zuen.

Burguess Shaleko faunako fosiletan gaur egungo animalia diseinuetatik kanpo geratzen diren hainbat badaude, euren artean, adibidez, Hallucigenia artropodoa. Hainbat autorek, euren artean Stephen Jay Gould, hasierako animalia bariazioa handiago zela proposatu dute eta beraz erregistro fosilean geroz eta barietate txikiagoa dagoela.

Euskal Herriko erregistro fosilean animaliek eraikitako hainbat estruktura ikusten dira, hala nola, kareharri gotorrak, gehienbat koral eta belakiz sortuak.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Animalia




No hay comentarios:

Publicar un comentario